ERABILTZE BALDINTZAK

MerkaERKIDEn erosle moduan parte-hartzeko, erabiltze baldintzak onartu beharko dituzu.

1. DATUEN LAGAPENA:

Emandako datuen lagapena onartzen dut, MerkaERKIDE plataformarekin lotutako erabilpen bakar eta esklusiborako.
Emandako edozein informazio konfidentziala izango da eta ezin izango da hirugarrenei eman edo helburu desberdin batetarako erabili, aldez aurretik idatzizko baimena izan gabe.

2. ATXIKITZEA ETA ERABILERA:

MerkaERKIDEn nire parte-hartzea baieztatzen dut eta plataformaren erabilera etikoa egingo dugula eta MerkaERKIDEn nire esku dituen tresnak, informazioa eta kontaktuak ez ditudala nire abantailarako erabiliko onartzen dut.
MerkaERKIDEk diziplinazko erregimen bat ezarriko du MerkaERKIDEren eta ondorioz, atxikitako beste kooperatiben helburuen aurka jokatzen duten pertsona edo entitateekiko.

3. ERANTZUKIZUNAK:

MerkaERKIDEk, erosle eta saltzaileak kontaktuan jartzeko balio du.
Eskaera egin eta gero, MerkaERKIDEk ez du erantzukizunik, hemendik aurrera erosle eta saltzailearen arteko operazio bat baita.
MerkaERKIDEk erabilera txarrak ekiditeko prest egongo da uneoro.
MerkaERKIDEk ez du ziurtatzen zerbitzuak ez duela izango mozketarik, errorerik, sistemaren matxurarik edo segurua izango denik.
MerkaERKIDEk ez du erantzungo sistemek erabiltzaileengan edo bere ekipoengan sor ditzakeen mozketa edo erroreen aurrean.
MerkaERKIDEk ez du erantzukizunik bere zerbitzuen mozketek sortutako datu, informazio edo fitxategien gora beheren aurrean.
MerkaERKIDEk ez du bermatzen bere datuen, programen, informazioen edo iritzien zehaztasuna, kalitatea, fidakortasuna, zuzentasuna edo moralitatea.
MerkaERKIDEk ez du erantzukizunik erabiltzaileek edo hirugarren batek sortutako kalteen aurrean, hauek edonolakoa badira ere. Adibidez, enpresako sekretuak, sinatutako kontratuak, norbera edo bere familiaren irudia, propietate intelektualaren aurkako kalteak, hauek webgunean dagoenaren transmisio, difusio, gordetze edo jasotzearen ondorioa badira.
Informazio gehiago info@merkaerkide.com-en.

4. SARBIDE, ZUZENKETA, OPOSIZIO ETA DEUSEZTAPEN ESKUBIDEAK:

Erabiltzaileak edozein unetan gauzatu dezake sarbide, zuzenketa, oposizio edo deuseztapen eskubidea jasotako datuengan info@merkaerkide.com helbidera idatziz.